Errotarena kiroldegiak bere webgunea eguneratu duela jakinarazi nahi du!
Eguneratze honek kiroldegiak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuei buruzko informazioa biltzen du. Orain arte igerilekuetako ikastaroei buruzko informazioa baino ez bazuen ere, orain kiroldegiko beste edozein zerbitzu kontsultatu ahal izango da: katxen alokairua eta tarifak, gimnasioko klaseen ordutegiak, instalazioei buruzko informazioa...
Igerilekuei buruzko informazio guztia "Kirolak" orrialde berrian kontsultatu ahal izango duzu, "igeriketa" atala hautatuta.
Aldaketa hau interesgarria izatea eta interfaze berriarekin laster ohitu ahal izatea espero dugu.

