IGERIKETARAKO IKASTAROEN INFORMAZIO OROKORRA ETA ARAUAK
• Ikastaroak ikastaro bakoitzean adierazitako egun eta orduetan hasiko dira, eta maiatza arte iraungo dute.
• Jaiegunetan, zubietan eta eskolako oporraldietan (Gabonak, Aste Santua...) ez da ikastarorik egongo.
• Ikastaroen prezioak ikastaro osorako izango dira. Behin ikastaroa hasita behar baino lehenago baja ematen bada, IKASTARO OSOAREN ZENBATEKOA GALDUKO DA.
• Ikasleek txanoa, betaurrekoak eta txankletak ekarri beharko dituzte. Haurra oso hozbera bada, komeni da uretarako egokia den likrazko kamiseta edo neoprenoa ekartzea. Ikasleek nahiz arduradunek txankletak ekarri beharko dituzte (nahiz eta galtzerdiak erabili), ezin direlako kaleko oinetakoak erabili dutxetara sartzeko.
• Ikastaro bakoitza gehieneko edukieraren erdia edo gehiago dagoenean egingo da. Halaber, ikasturtean zehar izen-emateak mantentzen ez badira, Balmasedako Udalak ikastaroak bertan behera uzteko eskubidea gordeko du.
• Ikastaroak euskaraz emango dira. Euskaraz ez dakiten haurrei azalpenak emango zaizkie gaztelaniaz ere.
• Kiroldegira ikastaroa hasi baino gehienez 20 minutu lehenago sartzea eskatuko da, dagokion aldagelan aldatu, eta prest egotean monitorea itxarotea ikastaroa hasi baino 3 minutu lehenago, igerilekura sartzeko arrapalan.
• Arreta berezia eman behar zaio jarrerari, sortutako zaratari, sartu nahiz ateratzeko ordutegiari…, eta instalazioen gainerako erabiltzaileen igarobidea errespetatu eta ahalbidetu beharko da.
• Berandu helduz gero, igerilekuaren atera hurbildu eta monitore bati abisatu beharko zaio BETI.
• Monitoreek haurrak jaso ondoren, laguntzaileek harreran itxarongo dute, eta ikastaroak iraun bitartean ezingo dute aldageletan egon.
• Debekatuta dago aldageletan jatea.
• 8 urtetik gorako haurrak sexu bakoitzerako egokitutako aldageletan aldatu beharko dira, modu autonomoan egiten saiatuz, laguntzarik gabe.
Adin horretatik beherako haurrak gaitutako aldagelan aldatuko dira. Kasu horietan haur bakoitzak laguntzaile bana izan ahalko du aldageletan.
Oso garrantzitsua:
- Ikastaroan zehar denborarik gal ez dadin, igerilekura sartu aurretik bainugela bisitatzea gomendatzen da.
- Gerta liteke ikastaroaren uneren batean haurrak ikusteko aukera izatea. Pertsona bat edo bi bakarrik sartu ahalko dira haur bakoitzeko, eta igerilekura sartzeko derrigorrezkoa izango da txankletak erabiltzea. Monitoreak horretarako egunak jakinaraziko ditu. Kasu horietan ezingo dira mugikorrak edo grabatu edo argazkiak ateratzeko beste gailu batzuk erabili.
- Arau horiek behin baino gehiagotan hautsiz gero, ikaslea ikastarotik kanpo geratzea eragin ahalko du.

