HASI BERRIAK I

Izen-ematea - 2026/2027 IKASTURTEA:

 

Ikastaro hau 3 urteko haurrei zuzenduta dago. urtean jaiotako adingabeak bakarrik.

Ikastaroaren helburuak: Urarekin lehen harremana izatea, aurrera egitea eta bertan mugitzea, jauziak, murgilaldi txikiak eta jolasak.

Aurreinskripzio datak: Ekainaren 1tik 30era

Ikasturtearen hasiera data: irailaren 28a

Ordaintzeko moduak:

1 ordainketa bakarra - urria: 96€ | 3 ordainketa - urria, azaroa eta abendua: 32€

Ikastaroa horrela egingo da:

  • 8 haur egongo dira talde bakoitzeko.
  • Helburua da urarekin lehenengo kontaktua izatea, eta geroago modu dortsal nahiz bentralean aurrera egin eta mugitu ahal izateko oinarrien hastapenak ikastea. Horretaz gain, jauziak, murgiltze txikiak eta jolasak landuko dira.
  • Une oro, haurrek material lagungarria erabiliko dute, hala nola mahukatxoak, txurroak, taulak. Elementu guzti horiek osorik edo zati batean kenduz joango dira ikastaroan zehar.

Hiru saio egingo dira, saio bana astero (aukerakoak dira, baina egitea komeni da); horietan, haur bakoitza DERRIGORREZ heldu batekin egongo da, eta berarekin igerilekura sartuko da konfiantza eta segurtasuneko giro batean uretara egokitzeko. Kanpotik, monitoreak egin behar dituzten ariketak adieraziko ditu.

*Ez da derrigorrezkoa helduak igeri egiten jakitea, ariketak hondoa ukitzen den eremuan egin ahal dira, baina bai komeni da uretan gutxieneko konfiantza izatea.

Ondoren 30 minutuko saio bana astero izango dugun eta haurrak dagoeneko bere kabuz joango dira, monitorearekin.

**Gurasoekin egindako saioak 45 minutuko iraupena izango dute, eta horrek aldaketak eragingo ditu I. Familiarizazio ikastaroaren hasierako hiru saioen ordutegietan.

Asteazkena 17:35: 15 minutu geroago hasiko da, 17:50etan.

Gainerako ordutegiak mantendu egingo dira:

Astelehena 17:00  |  Asteazkena 17:00  |  Osteguna 17:40

1. Aukera

Astelehenetan 17:00etatik 17:30ak arte

2. Aukera

Asteazkenetan 17:00etatik 17:30ak arte

3. Aukera

Asteazkenetan 17:35etatik 18:05ak arte

4. Aukera

Ostegunetan 17:40etatik 18:10ak arte

Izen-emateak:

  • Izena online (https://balmaseda.reserva2.online/kirolak/) eman ahal izango da, dagokion formularioa betez.
  • Zerrendak argitaratu ondoren, berdez agertzen diren pertsonek plaza esleitua eta behin betikoa izango dute, eta automatikoki emango zaie alta ikastaroetako abonatu gisa, salbu eta, baja-zerbitzua aktibatu ondoren, formularioa hurrengo 10 egun baliodunetan betetzen badute.
  • Baja emateko, dagokion inprimakia bete beharko da www.errotarena.balmaseda.eus webgunean edo Errotarena Kiroldegiko atezaintzan.
  • Ikastaroa hasi ondoren baja izapidetzen bada, IKASTARO OSOAREN ZENBATEKOA GALDUKO DA.

Grisez agertzen diren pertsonak itxaron-zerrendan sartuko dira ("Ez dute plazarik lortu"), dagokien ordenan.

Izena emateko epean, tutoreek nahiago dituzten bi ordutegiak hautatzeko aukera izango dute (lehenengo eta bigarren mailako lehentasuna)

Ondoren, hasiera-datak eta ordutegiak inskripzio-zerrendekin batera argitaratuko dira.

Ikastaroaren prezioa ikastaro osorako izango da, hau da, urritik maiatzera arte.

Helbideratze bidez ordainduko da; hortaz, izena emateko inprimakian dagokion kontu-zenbakia eskatuko da.

Ordaintzeko bi aukera daude:

  • Ordainketa bakarra, urrian: 96 €
  • 3 ordainketa urrian, azaroan eta abenduan egiteko: 32 €