Adingabeentzako Igeriketa Ikastaroan inskripzioa egiteko azken egunak
Igeriketa ikastaroetan izena eman ez baduzu, egin orain epea amaitu baino lehen. Horretarako, sartu webguneko, Inskripzio menura, eta irakurri arretaz hautaketa-irizpideak eta izena emateko araudia.
Izena emateko epea ekainaren 30ean amaituko da, igandea. Eskaerak lekuak baino gehiago badira zozketa bat egingo da plazak esleitzeko. Zozketa uztailaren 2an egingo da, Balmasedako Udalean, kirol-zinegotziaren eta udal idazkariaren aurrean.

Zozketa horren ondoren, ikastaroen behin betiko zerrenda egingo da, eta, horrekin batera, itxaron-zerrendak, halakorik balego. Zozketa horren ondoren, ikastaroen behin betiko zerrenda egingo da, eta, horrekin batera, itxaron-zerrendak, halakorik balego. Itxaron-zerrenda horiek uztailaren 5an argitaratuko lirateke, www.errotarena.balmaseda.eus, Errotarena Kiroldegian. Udalaren sare sozialetan eta whatsapp zerbitzuan ere aipatuko dira.
