Igerilekuko ikastaroen izena-emateko epearen itxiera
2025/26 ikasturteko igeriketa ikastaroetan oraindik izena eman ez baduzu, egin ezazu orain epea amaitu baino lehen. Sartu menutikInskripzioak kudeatzeko atalera, eta irakurri arretaz hautaketa-irizpideak eta izena emateko araudia. Izena emateko epea ekainaren 30ean, astelehena, amaituko da, 14:00etan.
ADINGABEKOEN IGERIKETA IKASTAROA:
Eskaera kopurua dauden plaza kopurua baino gehiago egonez gero, plazak esleitzeko zozketa egingo da. Zozketa hau uztailaren 2an Balmasedako Udalean egingo da, kirol-zinegotziaren eta udal-idazkariaren aurrean.

Zozketa horren ondoren, ikastaroen behin betiko zerrenda egingo da, eta, horrekin batera, itxaron-zerrendak, halakorik balego. Itxaron-zerrenda horiek uztailaren 4an 14:00 etatik aurrera argitaratuko dira webgune honetan (www.errotarena.balmaseda.eus), baita Errotarena Kiroldegian, Sare Sozialetan eta Udalaren whatsapp zerbitzuan ere.
HELDUENTZAKO IGERIKETA IKASTAROA:
Helduen ikastaroaren kasuan ere, izen-emateko epea ekainaren 30an amaitzen da. Ikastaro honetan, plazen esleipena zuzena eta itxaron-zerrendarik gabea izaten da normalean, dagoen eskari-kopurua kontuan hartuta.
BIGARREN ZABALKETA:
Inskripzio hauen itxiera ez da iraunkorra, uztailaren 11an, ostirala, 12:00etan berriro irekiko da, edozein alta, baja edo aldaketa eskatzeko.
